2008/04/28

bizartegiko beste doinu bat (08/04/19)






Azkenaldian pentsatzen hasiak gara dinamika berriak behar ditugula. Espazio aldaketak probatu eta jo(era) ezberdinak erabiltzeko gogoz gaude,
eta honetarako espazio irekiak erabiliko ditugu, anplifikazio gabe. Bizartegia itxi eta bizarra eguzkitan jarriko dugu, belarra hasten entzuten dugun bitartean.

2008/04/24

...

2008/04/11

ELS BARBUTS









jetsi-download

Reial Club Maritim de Barcelona
n apirilak 4ean egindako kontzertuko zati bat .

Jotzen duguna grabatzeak dependentzia bat sortu du gugan. Badirudi, turisten antzera, jotzen dugun oro grabatu behar dugula. Zerbaitek alde egingo balu bezala rec zanpatu gabe. Bi kontzertu egin genituen Bartzelonan, bata Convent de Sant Agustin, eta bestea RCMBn. Aurrenekoa izan zen hobea, justu grabaketa eskasena. Bigarrena aldiz, bideo eta guzti baina erosotasun faltagatik edo... Bertan ezarri dugu bigarrengoaren zatitxo bat, Gianni Ginesik grabatutako kontzertutik ateratakoa.

2008/04/02

...bizardunei deialdia


Aste bukaera hontan Bartzelonan jotzen dugu, Dj Amsia eta that crooner from nowhere-ekin batera. Bartzelonako Convent de sant Agustí espazioan izango da ostiral hontan, eta zihurrenik hurrengo astean bertako grabaketa zitzilikatu ahal izango dugu, inshala.