BIZARRA dariola...

Hortxe bizartegiko grabaketa berria (1) 08/03/08
Inprobisazioak grabatzen hasi ginenetik, gero eta gogoeta sakonagoak egiten ditugu jotzen dugunaren inguruan. Baliteke hain inuzenteki egiten dugun ariketa sinple horrek, hots grabatzeak, musikaren perzepzioa aldatzea. Inprobisatzerakoan, erabiltzen dugun narratiba ulertu dadin hizkuntz propioa erabiltzeaz gain kode unibertsalak erabiltzen ditugu. Hor dago inprobisazioaren tranparik handiena. Topatu daiteke bilatu gabe, edo bilatzen ibili ezkero inoiz topatu ez.