Iban Urizar (Cafe Teatro, sinuose,...) eta Mikel Etxegarai (Gutariko Bat, Voodoo muzak, ...) gara BIZARRA. Inprobisazioa lantzen dugu musika sortzerako orduan; bizarra experimentala; Bateria eta tronpeta erabiliaz elektronikaren abantailak aprobetxatzen ditugu gure musika haratago eramateko. BIZARRA брада BEARD 鬚 BARBO 鬍鬚 זקן BART γενειάδα BHAR-DHA...
Hemen pieza berria (1) 08/02/23an Fikako Azkarren baserrian grabatua.
Kuriosoa da musika inprobisatuaren inguruan egiten diren diatribak; Askatasuna bilatzen da, edo arriskua, edo erosotasuna... Soinuaren plastizitatea aprobetxatzen dute batzuk, errimaren abantailak besteek. Biak tartekatzen dira arnas eske, memoriari gonbidapena luzatuz. Memoria erabiltzen dugu musika egiterakoan, eta soinu identitatea azaleratzen dugu, adn sonikoa.
Grabaketen bitartez memoriari jaten ematen diogu, eta gizentzen den einean, dieta aldatu beharko dugu. BIZARRA edukitzea kondizio sine qua non-a.
Ahotsarekin ausartu gara, eta Tuvan (Mongolia) 'khoomei' deritzoten teknika erabili dugu honetarako. Hainbat herrialdetan erabiltzen duten ahots teknika da hau, Inuitek kasu. Bi ahots edo gehiago aldi berean ateratzeko kapazitatea dute, eta gure kulturan arrotza izan arren, guretzat BIZARRA dauka. Ea gustoko duzuen...
Aste bukaera hontan ez dugu joko. Inhauteriak direla eta, BIZARRA kendu eta mozorroa jantzi beharra dago. Bitartean, T taldeko Aitor Bengoetxeak, Azpeitiko Triku Festie 2007an grabatu zuen kontzertuko bideo-zati (1) ezarri dugu. Zuzenean nola haritzen garen ikusi nahi duenarentzat mokadu polita. On egin daizuela...