BIZARRA hasi eta hasi...
Aste hontan jo eta grabatu dugu. (1)
Inprobisazioak daukan arazoetako bat errepikatzearen beldurra izaten da. Beldur hori agerian utzi daiteke gehiegi jotzen denean edo arrisku gutxi hartzen direnean. Free impro edo inprobisazio askea deritzona lantzen dugunean, badakigu askea ez dela, eta askatasun hori erakutsi nahian, askotan geure etsairik handienak bihurtzen garela, baina beno... BIZARRA proiektu egonkor bat bezala sentitzen dugu, beharbada momentu egokian heldu diogulako, edo buelta askoren ostean puntu berdinera iritsi garelako.
Momentuan sortzen diren piezak, bizitza propioa daukatela erakusten dute grabaketa ostean, eta horregatik maite dugu aske jotzea...
...ez dugu BIZARRA moztu nahi
Aste hontan ez dugu jo, baina grabaketa zaharrak sartu ditugu (1) eta (2).
Haserako testuan komentatu genuen ez geneukala intentziorik musika editatzeko. Ez dugu edizioaren lan hori gure gain hartu nahi, baina beharbada noiz edo noiz euskarri fisikoa erabiliko dugu gure musika erakusteko. Eroso sentitzen gara jotzen, eta jotzen duguna grabatzen. Ez dugu momentuan atera den zerbaiti, forma aldatuz diskurtso ezberdin bat eratzeko intentziorik, momentuz behintzat. Gustoko dugu laborategiko lan hori, zati desberdinak aukeratu, aldatu, berretsi,... baina xarma gehiegi ikusten diogu barrenetik ateratzen diren eta txunditxen gaituen momentu horiek fresko mantentzeari, beraz gureari eutsiko diogu. Momentuz ez dugu bizarrik moztu nahi.
BIZARRA azkarren 08/01/12
Larunbata 2008ko urtarrilaren 12an grabatu genuen berriro Azkarren baserrian, Fika (Bizkaia) herritik gertu. Hau izango da Bizarraren musika erakutsiko duen espazioa...oraingoz. Aldaketak egon ezkero komentatzen joango gara. Kontzerturen bat eduki ezkero ere, aditzera emango ditugu datak eta lekua. Bitartean dastatu ezazue gure musika, momentuan eginikoa, ahalik eta askatasun guztiarekin. Hilabetero jartzen joango gara eginiko grabaketak, eta edozer komentatu nahi ezkero, erabili espazio hau ozen entzungo zaizue eta.